Ei! Berriak

Ermuko euskera sailak Juanita Ibaibarriaga literatur saria jarri du martxan

Hogeita hamaikagarren edizioa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago

 

Lanak azaroaren 5a baino lehen bidali behar dira
Lanak azaroaren 5a baino lehen bidali behar dira

ERMUA| Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita hamaikagarren edizioa aurkeztu eta zabaldu berri du udal Euskara sailak. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Aurreko urteetan egin bezala, gaia librea da eta sarietan 400 € banatuko ditu lehiaketak, parte hartu dezaketen Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako maila bakoitzeko, hurrenez hurren, 40€ eta 60€.

Sariak abenduaren 3an banatuko dira Ermua Antzokian, Euskararen eguna ospatzeko ekitaldian.
Lanak herriko ikastetxeetan, Lobiano Kulturgunean edota euskara@udalermua.net posta elektronikora bidalita aurkez daitezke, beti ere, azaroaren 5a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean edo erantsitako artxibo gisa helaraziko da, egilearen anonimotasuna bermatuz, hau da izenik gabe eta inolako daturik jarri gabe.

Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean edo erantsitako beste artxibo batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.