Ei! Berriak

‘Erdaldun berrien kluba’ bakarrizketa Elgoibarren ‘Tertuliak’ programa bukatzeko

Bakarrizketa hau Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteak sortu du, eta Olatz Pagaldayk dihardu aktore lanetan

Ekainaren 23an Aita Agirre kulturgunean izango da 19:00etan

ELGOIBAR| TERTULIAK programaren aurtengo ikasturteari bukaera emateko, Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak Erdaldun berrien kluba izeneko bakarrizketa antolatu dute, doan, ekainaren 23an, osteguna, Aita Agirre kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan.

Bakarrizketa hau Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteak sortu du, eta Olatz Pagaldayk dihardu aktore lanetan.

Emanaldi hau aurtengo ikasturteari bukaera emateko antolatu den arren, programan parte hartzen ez dutenek ere aukera izango dute Erdaldun berrien kluba bakarrizketa ikusteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.