Ei! Berriak

[eiberri.eus] Elgoibarrek euskarazko produktuen katalogo berria banatu du

Paperean eta interneten, haur eta gazteentzako milaka produktu daude bertan
Elgoibarko Udalbatzak Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpena onartu du
Aurten ere Euskarazko Produktuen katalogoaren edizio berria banatu da

ELGOIBAR.- Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Euskarazko Produktuen katalogoaren edizio berria banatu du Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen artean, modu horretan, gurasoengana ere irits dadin.

Urte garai honetan euskarazko liburuak, jolasak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, gurasoentzat eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoaren aurtengo edizioak: musika, DVD filmak, informatika, aldizkariak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako produktuak… Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

KATALOGOA.EUS webguneak ia 11.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Paperezko edizioak bezala, KATALOGOA.EUS web-orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12- 16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta.

Nobedadeen segimendua sare sozialen bitartez edota buletin elektronikora harpidetuz

Urtean zehar argitaratzen diren produktuen berri izan nahi duten interesatuek, Facebook-en bitartez jarraipena egiteko aukera izango dute. Gainera, KATALOGOA.EUS web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen du, argitaratu berri diren hainbat produkturen erreferentziekin. Azken finean, horixe baita KATALOGOA.EUSen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

Katalogoa sarean kontsultatzeko bi aukera daude:  katalogoa.eus  webgunean edota  Elgoibarko Udalaren webgunean , hain zuzen, Euskara Sailaren atalean.

Urtero bezala, material honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren euskarazko produktuen berri emanez.

ADIERAZPENA, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN HARIRA
Bestalde, Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Elgoibarko Udalbatzak bat egin du EUDELek,  gainerako euskal erakundeekin batera, landu duen Adierazpen instituzionalarekin.
Adierazpen horren bidez, deia egin da hiztunek euskararekiko jarrera aktiboa izan dezaten, egunero delako «euskararen aldia».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.