Ei! Berriak

Elgoibarrek 2023ko arte eszenikoen programazioa aurkeztu du

Herriko Antzokian 20tik gora ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da eta Aita Agirre kulturgunean berriz, 4 kontzertuz eta bakarrizketa batez

Programazioa asteburu honetan hasiko da

ELGOIBAR | Herriko Antzokiak eta Aita Agirre Kulturguneak 2023ko lehen seihilekoko arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute. Herriko Antzokian 20tik gora ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da eta Aita Agirre kulturgunean berriz, 4 kontzertuz eta bakarrizketa batez. Herriko Antzokiko ikuskizunez sarrerak www.herrikoantzokia.eus atarian eta leihatilan bertan lortu daitezke, eta Aita Agirre Kulturgunekoak, berriz, doakoak izango dira.

Elgoibarko Udalak, honela, kulturaren aldeko apustua berresten du bertako sormenari lekua eginez, sektore kulturala hauspotuz eta herritarrei kalitatezko aisia aukerak eskainiz. Horrez gain, herria bizi mantendu eta gainerako sektore ekonomikoei laguntzea da jomuga.

Herriko Antzokiko programazioa:

  • Urtarrilaren 13an, 19:00etan Tantakaren eskutik “Sexberdinak”: Maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak uztartzen dituzte Telmo Iruretak eta Aitziber Garmendiak Ana eta Nico pertsonaien bitartez. Azpimarratu beharra dago Azaroko ikuskizunerako sarrerak internetetik erosita zituztenei e-mail bitartez sarrera berriak bidaliko zaizkiela, leihatilan erosi zituztenei,ordea, sarrera zaharrak baliozkotu zaizkie.
  • Urtarrilaren 20an, 17:00etan umeei zuzenduta “Pirritx, Porrotx eta Marimotos”,: Pailazo taldeak 35 urte beteko ditu eta horren ospakizunaren inguruan izango da saioa. Orain arte egindako ibilbideari jarraituz kantua, dantza eta ikusleen parte-hartzea ez dira faltako ekitaldian.
  • Urtarrilaren 27an, 19:00etan: Azkenik, Yllana antzerki-etxeko “Trash” Birziklapena abiapuntu hartuta perkusio, mugimendu eta umorea protagonista izango dira ikuskizun bizi honetan.
  • Otsailaren 10ean 19:00etan Txalo produkzioaren eskutik “Hobe Ixilik!” Itziar Ituño eta Ramon Agirrek antzeztutako lana. Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzutan?
  • Otsailaren 12an 16:30etan umeei zuzendutako Eidaberen “Futbolariak eta Prinzesak”. Odei eta Lur protagonistak besteengandik desberdin sentitzen dira ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi.
  • Otsailaren 21ean 17:00etan  Kantu Koloreren bitartez haurrentzako “Esna Zaitez”: Argiz eta dantzaz betetako musikal alai eta dibertigarria, jasangarritasunaren alde egingo duena.
  • Martxoaren 10ean 19:00etan Vaivén produkzioak egindako “Familia sarekada”: Komedia katartikoa jazarpenaren eta Interneteko pribatutasuna eraistearen aroan.
  • Martxoaren 11an 16:00etan eta 12an 11:00etan, 1.Bereziartua musika-eskolak antolatutako XXII. Aurresku txapelketa sarrera doakoa izango da. Ondoren Martxoaren 15an eta 16an 19:00etan  musika eskolako dantza taldearen jaialdia, sarrera gonbidapenarekin.
  • Martxoaren 17an 19:00etan Glu Glu produkzioak etxeko gazteenei zuzendutako “Go!Azen 9.0” kontzertua: Maitasun istorioak, gezurrak, abenturak eta musika! Musika eta dantza ere protagonista izango dira aurten.
  • Martxoaren 19an, 16:30etan Txalo produkzioen eskutik etxeko txikienei zuzenduta “Jon Beldurgabea”: Jon gazteak ez daki beldurra zer den, eta hori jakiteko beldurraren bila abiatuko da hainbat abentura ikaragarriri aurre egiteko prest.
  • Apirilaren 23an, 16:30etan Zurrunka teatrotik “Gure kanoa”: Abba, Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haurra da. Baina zoritxarrez itsasontzi handiek haien bizimodua eraldatu dute.
  • Apirilaren 28an, 19:00etan Masa del Coral del Ensancheren eskutik “Zartzuela”: Zartzuela eta bere emakumeen antologia Ana Otxoa sopranoa eta Alberto Nuñez bakarlariarekin. Zarzuelako piezen bitartez emakumeek generoaren barruan betetako papera islatzen dute.
  • Maiatzaren 4an, 19:00etan, I. Bereziartua musika eskolak antolatuta, Musika eskolako koruaren kontzertua, sarrera gonbidapenarekin izango da.
  • Maiatzaren 16an, 20:30etan Taupadaren “Bizitzaren maskaradak”: Pertsonaiek maitasun eta askatasun eza, gaizki ulertuak, bakardadea, maitasun debekatuak, maltzurkeria, bikoteen arteko arazoak eta ezkutuko desioa biziko dute.
  • Ekainaren 8an, 19:00etan I. Bereziartua musika-eskolak antolatuta, Kurtso bukaerako kontzertua, sarrera gonbidapenarekin izango da.
  • Ekainaren 15, 16 eta 17an 19:00etan Biraka dantza taldearen “Biraka Exhibition Center” dantza-ikuskizuna, sarrera gonbidapenarekin.
  • Horrez gain, Urtarrilaren 6an, Otsailaren 5ean, Martxoaren 5ean, Apirilaren 2an eta Maiatzaren 7an, 12:30etan udal musika bandaren kontzertua doan.

Aita Agirre kulturgunea programazioa: 

  • Urtarrilak 29, 12:30: Belar Hostoak musika taldea.
  • Otsailak 12, 12:30: KI.IMAK musika taldea.
  • Martxoak 19, 12:30: Sweet Sara&PJ kahuna.
  • Apirilak 29, 12:30: Beatriz Egizabalen bakarrizketa: Magma mia!!
  • Maiatzak 21, 12:30: Luca Grassi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.