Ei! Berriak

Elgoibarko Udal Ludotekak Udazkeneko Collage Lehiaketa jarri du abian

Urriaren 26a bitarte egongo da zabalik epea

Ludotekan bertan entregatu behar dira lanak

Udazkenari lotutako naturako elementuekin osatu behar da collage-a

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udal Ludotekak Udazkeneko Collage Lehiaketa jarri du abian eta urriaren 26a bitarte egongo da zabalik epea. 

Udazkenari lotutako naturako elementuekin osatu behar da collage-a. HH5- LH6 bitarteko haurrei dago zuzendua. Ludotekan bertan entregatu behar dira lanak (Gabriel Kurutzelaegi K., 6) 16:00-18:00 bitarteko ordutegian.

Urriaren 31n Herriko Antzokian izango den ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzerkirako 2 sarrera izango dira sari gisa. Urriaren 27an egingo da sari banaketa Ludotekan.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri Ludotekarekin harremanetan whatsapp bidez 656 740 793 telefono zenbakian edo,  YouTube eta Instagramen @Elgoibarko_ludoteka erabiltzailearen bidez.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.