Ei! Berriak

Elgoibarko Trinitateetako azoka berezia ospatuko da datorren larunbatean

Goizeko 9.30etatik arratsaldeko 5ak arte animalien erakusketa egongo da Aita Agirre Plazan

Azoka goizeko 9:00etan hasiko da

ELGOIBAR | Datorren Ekainaren 11an, larunbata, Elgoibarko Trinitateetako azoka berezia ospatuko da. Azoka hau Debemen elkarteak antolatzen du Elgoibarko Udala eta Elgoibarko landa auzoetako bizilagunen laguntzarekin. Goizeko 9.30etatik arratsaldeko 5ak arte animalien erakusketa egongo da Aita Agirre Plazan. Eta goizeko 9.30etatik eguerdiko 2etara bitartean Elgoibarko  baserrietako produktuak salgai egongo dira Lekueder parkean.
Garaian garaiko produktuak, gazta, ogia, arrautzak… Barazkigileak: Txillarre, Lizundiatxabola, Basartesoroeta (Basueta), Gaztagileak: Madarizurieta (Mausitxa), Lizundiatxabola, Mintxeta Eztia: Zortziko eztia LIZAGASAR (Sagarretik ekoizturiko produktuak)

GANADUZALEAK | Elgoibarren hazitako arraza desberdinetako 90 bat buru egono dira: Aiastitxiki baserria (Pirenaika), Berdezkunde baserria (Pirenaika), Garate baserria (Pirenaika), Zulueta Bekoa Baserria (Pirenaika), Orube baserria (Limusina), Ziardatxiki Goikoa baserria (Limusinak). Horrez gain Enkarterrialdeko Astoak (Akei Baserria), Zaldi Arabiarra eta Española (Juaristi Baserria), Euskal Herriko Mendiko Zaldiak (Artesoro Baserria), Poniak (Irunagasoro Baserria), Pottokak (Sorueta Baserria), Moxalak (Armaitxa-Erdikua Baserria).

Baita ere, “Suffolk” Ardiak (Sagarraga Baserria), Berrichon ardiak (Iriarte Baserria), Sasi ardiak (Irunagasoro Baserria), Ardi Mutur Gorriak (Mintxeta Baserria), Ahari Latxak (Mardari-Zurieta Baserria), Ahuntz Azpi Gorriak (Irunagasoro), Ahuntz mestizoak (Urruzuno).

Ganaderitzako materiala ere ikusgai egongo da “KAISARI”-ren eskutik. Goizeko 11ak aldean hasita Kalitatezko produktuen dastaketa egingo da (euskal baserriko oilaskoa ”Lumagorri”, aire librean hasitako txerrien sahietsa eta hirugiharra “Basatxerri”) Lekueder parkean ezarrita dagoen karparen barnean. Razioak 2 euroko kostua izango du.

Baita ere eta aurreko urteetan egin ohi den bezala, Zazpiki Kultur Elkarteak antolaturik Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa ospatuko da Lekuederreko karpan. Sagardoa dastatzeko aukera ere izango da.
Dastaketa lan hauetan Elgoibarko Idotorbe, Aiastia, Azkue, Urruzuno, Sallobente, Arriaga eta Maalako auzotarrak arituko dira.

Eguerdiko 12:00etan . Bereziartua Musika Eskolako trikitilarien kalejira Eguerdiko 14:30etan Elgoibarko baserritarren anaiarteko bazkaria ospatuko da Lekuederreko karpan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.