Ei! Berriak

Elgoibarko Ludotekaren ikasturte berria jaialdi batekin estreinatuko da

Urriaren 8an izango da eta festan neska-mutilentzako tailer ezberdinak izango dira, 17:00etatik 19:00etara

Bolatokiko parkean izango da jaia

ELGOIBAR.- Elgoibarko neska-mutilek berriz ere zabalik izango dute Ludoteka, ostiraletik aurrera. Ikasturte berriari hasiera eman, eta gaztetxoak elkartzeko helburuarekin, bolatokiko parkean festa antolatu du Udalak, dohainik. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da, eta euria egingo balu, festa lekuz aldatuko litzateke, Maalako aterpera.

Gaztetxoen elkargune

Bolatokiko festa LH 5 eta LH 6 mailetako neska-mutilei dago zuzendua, eta besteak beste, tailer ezberdinak izango dira bertan. Udalak herriko gaztetxoei luzatu die deia, animatu eta bertaratzera. Bide batez, halako espazioak duten garrantzia ere azpimarratu nahi izan du: «Elgoibarko Ludoteka gaztetxoentzako elkargunea da. Hezkuntza espazio honen helburua da, jolas-jardueren bidez, herriko neska-mutilak elkar ezagutzea, eta une atseginak pasatzea. Beti ere, begirale baten arretarekin».

Era berean, Udaletik gogoratu dute, bai ostiraleko festan, eta baita Ludotekan bertan ere, Covid 19aren prebentziorako ezarritako segurtasun aforo eta higiene neurriak errespetatuko direla.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.