Programazioa 17.30ean hasiko da haurrentzako aupergi.margo tailer batekin

ELGOIBAR | Elgoibarko Udalak final handiko girora bat egin du eta arratsalde jai bat antolatu du herritarrek partida historiko hau herriko bihotzetik bizi dezaten. Gaur, Elgoibarko kaleak kolorez, musikaz eta emozioez beteko dira.
Arratsaldean 17:30ean hasiko da Kalegoen Plazan haurrentzako aurpegi-margo tailer batekin, 19:00ak arte iraungo duena.
Jarraian, 19:00etan, Gesaltza txaranga udalerrian zehar ibiliko da partidua hasi aurretik giroa pizteko. Kalejira Kalegoen Plazatik abiatuko da eta honako ibilbidea egingo du: Santa Ana kalea, Antonio Arrillaga (Korreosetik bueltatu), Kalegoen plaza, elizako kalejoitik Tantaka tabernaurrean, pergolaren azpian, Aita Agirre plaza zeharkatuz, Kultur Etxeraino (Kalebarren plaza), Errosario kaletik Kalegoen plazaraino igo, San Bartolomé kaletik King Kong-era jaitsi, eta handik Maalako parkera, 20:40ak inguruan iritsiz. Kalejira 20:55ean bukatuko da.
21:00etan, pantaila handia Maalako parkean jarriko da partida denak batera ikusteko. Elgoibar kalera ateratzen da, biltzen da eta finala merezi duen bezala bizitzen du: komunitate gisa, emozioz eta herri osoaren indarrarekin Realaren alde.
Herritarrak gonbidatzen ditugu kalera ateratzera, giroa sortzera eta arratsalde historiko hau batera gozatzera!
*Eszenatokiaren ondoan udalak ehun bat aulki jarriko ditu behar duenaren eskura


