[eiberri.eus] Zinemakopa ikuskizuna Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko da

  • 3
    Compartidos
Apirilaren 15ean, 19:00etan izango da
Sarrera doakoa izango da

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalak eta Taupada taldeak lau ikuskizun eszenikoz osatutako doako programa abiarazi zuten irailean. Zinemakopa lana ziklo honetako azken ikuskizuna zen, eta apirilaren 15ean taularatuko dute. Hala ere, pandemia dela eta, Udalak ikuskizuna Herriko Antzokira eraman behar izan du. Ikuskizun honen ordutegiak ez du aldaketarik izango, 19:00etan izango da.

Hiru pelikula ezberdinetan oinarrituriko «Zinemakopa» ikuskizunean Luisito Katalanak, Itsaso Alguaciek eta Andoni Urbietak parte hartuko dute. Gauzak horrela, guztira, 10 antzezle izango dira eszenatokian.

Edurne Lasa (alde artistikoa) eta José Mari Larrañagak (alde teknikoa) zuzendutako Taupada taldea 7 aktorez osaturik dago, gehienak elgoibartarrak; besteak beste: Maixus Otaegi, Ibai Leon, Nagore Cid, Sara Iriondo Otaño, Aitor Guisasola, Dani Zelaia Cooper eta Jon Olivares. Taldeak, antzezteko era desberdinen bidez (gorputz-espresioa, clown-a edota ahots interpretazioa) estilo eta sentimendu desberdinak elkartzea lortzen du, pertsona bakoitzari modu desberdinean  eragingo diotenak.

Hitzordua: Ostegunean, apirilak 15, 19:00etan, Herriko Antzokian eta sarrera doakoa da.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.