[eiberri.eus] Vildosola Parkea ‘Herri Hezitzailea’ programan sartzea proposatu du EH Bilduk

Programaren lehen ekimena martxan dago Errebal eraikin berriarekin
Eibarko txikienek erabaki dezatela zelako parkea nahi duten ezagutzea proposatu du EH Bilduk

EIBAR.- 2016an Eibarren ‘Herri Hezitzailea’ programa martxan jartzea proposatu zuen EH Bilduk. Eibarko herritar txikienak parte-hartze ariketetan eta udal kudeaketan ahalduntzea da helburu nagusia. Orain, EH Bilduren ustez Vildosola Parkearen etorkizuna ere programa honetan sartu daiteke.

Programaren lehen ekimena, dagoeneko martxan dagoen Errebaleko izen berria eta irudi korporatiboaren lanketa egitea da. Ekimen honetan, lehen hezkuntzako 5. eta 6.mailako eta Batxilergo artistiko ikasleak parte hartzen ari dira. Ondoren, aukera ezberdinen arteko aukeraketa parte-hartzailea egingo da.

“Baina zergatik hemen bukatu?” galdetzen du EH Bilduk, “txikien ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzea etengabeko prozesu bat izan behar da, jarraipena duena eta Udalak baliabideak jarri beharko ditu horretarako. EH Bilduk badauka proposamen bat Herri Hezitzailea programarekin jarraitzeko” azaltzen du koalizioak.

EH Bildurentzat oso garrantzitsua da herritarren artean parte-hartzearen kultura hedatzea “herritarrak ohitu egin behar gara Udaleko hainbat gaietako kudeaketan parte-hartzera. Horrelako ekimen asko eraman ditugu aurrera azken urteotan: Errebalen inguruko parte-hartze prozesua, Bittor Sarasketako epaitegi zaharrean egingo dena eta beste hainbat” gaineratzen dute. “Baina fokoa txikiengan jartzea ezinbestekoa da EH Bildurentzat. Herritar nagusi ahaldunduak, politikoki parte-hartzaileak eta kritikoak nahi baditugu, herritarrak txikitatik ohitu behar ditugu parte-hartze ariketetara” .

Vildosola txaleta duela gutxi eraitsi du Udalak, sortutako espazio horretan parke bat eraikitzeko asmoarekin. Orain ari da Udala, Arrate Bidera eramango duen igogailua ere kontutan hartuta, parkea eraikitzeko aukerak aztertzen. EH Bilduk proposamen argi bate gin dio PSEren Udal Gobernuari  “herriko txikienek erabaki dezatela zelako parkea nahi duten hirigunean dagoen espazio horretan”.

PSEk batzuetan parkeak berritzerakoan, aukera jakin batzuen artean aukeratzeko eskaini die haurrei, baina EH Bilduren proposamena harago doa. Eibarko txikienek, zerotik hasita, zein motatako parkea eraikiko luketen jakitea, sormena eta ahalduntzea sustatuz. Ondoren, prozesu horretan suertatutako parkea eraikitzeko dauden aukerak aztertu beharko lituzke Udalak. “Hori izan beharko litzateke bidea eta espero dugu PSEk EH Bilduren eskaera aintzat hartzea” adierazi dute EH Bildutik.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.