Sarrerak Herriko Antzokiko lehiatilan daude salgai

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak urtarrilaren 23rako Zetak taldearen kontzertua antolatu du. Ekitaldia Herriko Antzokian izango da 17:00etan. Sarrerei dagokionez (3 euro), erdiak Gaztelekuan eta Herriko Antzokiko leihatilan salduko dira eta beste erdiak online, Kutxabanken bidez.
Hauek dira sarreren salmenten ordutegiak:
- Gaztelekua: (2003tik 2008ra bitartean jaiotako nerabeen artean) 17:00etatik 21:00etara. Bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu. Gaztelekuan izena emanda duten erabiltzaileek 3 euro ordaindu beharrean 2,50 euro ordainduko dute.
- Herriko Antzokiko leihatila: ohiko ordutegian (urtarrilaren 2tik aurrera larunbatetan 19:15etik 21:45era) eta kontzertuaren egunean bertan.