[eiberri.eus] Santakurutz inguruko altzari berriak auzoko jaietan estreinatuko dituzte

  • 6
    Compartidos
Eibarko Udalak 7.318 euro bideratu ditu ermita ingurua atontzeko
Berritze lanak aste honetan amaitu dira. ARGAZKIA: Eibarko Udala

EIBAR.-Santakurutzeko auzoko ermita inguruak altzari berriak ditu aste honetatik aurrera. Eibarko Udalak, 7.318  euroko (BEZa barne) inbertsio bat egin du eta lehengo altzariak ordeztu eta berriztu egin ditu, urteekin hondatuta baitzeuden.

Ermitaren inguruan hamar mahai ordeztu dira, sei banku eta lau zakarrontzi; dena egurrezkoa eta ingurura egokitua. Gainera, berrogeita hamar bat metro egurrezko hesi berri jarri dira, zaharrak apurtuta zeuden eta.

Lanak aste honetan amaitu dira, Santakurutzeko jaietarako dena prest lagatzeko.

Jaiak apirilaren 28an hasiko dira

Jaien egitaraua zapatu honetan hasiko da, hilak 28, “triki poteo” batekin eta Ixuan egingo den bertso-afariarekin, non Julio Sotok eta Amets Arzallusek hartuko duten parte. Jaiek jarraipena izango dute maiatzaren 3an, 5ean eta 6an.

Zapatuan, hilak 5, meza egongo da eta “hamaiketakoa”, trikitilariak, haur-jolasak, herri-kirolak, bazkaria Ixuan eta pilota-partiduak Arrateko frontoian. Eta domekan, hilak 6, igoera bat egingo da Urkizutik Santakurutzera, meza ermitan, soka dantza Kezkaren eskutik, txistularien banda eta haur-jolasak.

Hau izango da egitaraua:

Apirilaren 28tik Maiatzaren 6ra ospatuko dute jaia

 

 

 

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.