Goizean baserrietan ibili ondoren arratsaldean erdigunean dantzatuko dute

EIBAR.- Otsailaren 3an, San Blas egunez, ospatzen ari dira Koko-dantzak Eibarren Kezka Dantza taldearen eskutik.
Aurten Mandiola eta Aginako baserrietan ibili dira eta gero, ohi bezala Eibarko erdiguneko kaleetan izango da koko-dantzarien kalejira.
19.00etatik 21.00etara Anbulategian batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barria kale eta plazetan izango dira koko-dantzak Mauxitxarekin.


