[eiberri.eus] PSOEri Lehenengo Sektorearen aldeko politika egitea exigitu dio EH Bilduk

  • 3
    Compartidos
Errebal berriko baserritarren postuen tasa %90 inguru jaisteko proposamena luzatu du
Hamarkada bat baino gehiago daramate baserritarrek Rialtoko “behin- behineko” plazan

EIBAR.- Lehen Sektoreari bultzada emateko asmoz Errebal berriko baserritarren postuentzat tasa sinboliko bat ezartzea proposatu du EH Bilduk. «Hamarkada bat baino gehiago daramate baserritarrek Rialtoko “behin- behineko” plazan. PSOEren politikek hilzorian utzi dute Eibarko lehen sektorea eta gertuko produktuen ekoizpena» adierazi dute EH Bildutik.

Plan estrategiko baten faltan, Errebalen deferentzia bat merezi dutela uste du EH Bilduk eta baserritarren postuen tasa %90 inguru jaisteko proposamena luzatu du. Behin eta berriz errepikatu du PSOEren Udal Gobernuak Errebal berria 2020rako bukatuta egongo dela. Beraien aurreikuspenak zuzenak badira, orain daukagu aukera 2020rako tasak zehazteko. EH Bilduk baserritarrak buruan, Errebalerako baserritarren postuen tasa sinbolikoa izatea proposatu du.

EH Bilduren ustez, PSOEn politikek hilzorian utzi duten lehen sektorea indartzeko premiazko pausuak eman behar ditu Udalak «askotan eskatu dugu Lehen Sektorearen Errelebo plana garatzea eta lehen sektorea indartzeko plan estrategiko baten faltan, neurri txikiek ere berebiziko garrantzia dute» azaldu dute.

Gaur egun indarrean dauden Errebalgo tasak kontutan izanda, urtean 500- 600 euro inguruko tasa ordaindu beharko lukete baserritarrek EH Bilduren ustez. Proposamen hau aurrera irtetzen bada, 50 euroko tasa sinbolikoa ordainduko dute urtean postu bakoitzarengaitik, gainera biltegia erabiltzeko eskubidearekin.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.