[eiberri.eus] ‘Plan feminista’ egongo da ostiral honetan Eibarren

  • 2
    Compartidos
Arratsaldean ‘Feminismoa eta euskara’ berbaldia eta gauean bertso-afari feminista antolatu dute
Ostiral honetan izango da 16:30ean

Leire DE BLAS

EIBAR.- Ostiral honetan ospatuko da arratsaldeko 16:30ean Udaletxeko patioan ‘Hamaika berbaldi’ egitasmoaren barruan ‘Feminismoa eta euskara’ berbaldia Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik. Norbaitek ostiralean Lorea eta Idurreri galderak egin nahi badizkio aukera du aurretiaz galdera horiek hurrengo helbidera bildalita:

Berbaldiaren ostean poteo girotua egongo da jendea jai eta giro onean sartzeko eta 21:00etan bertso-afari feminista antolatu dute. Bertso-afari feminista kultu tabernan da. Datozen gonbidatuak Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal dira eta gaia jarriko duena Desirée Magro izango da. Sarrerak Kultu tabernan erosi behar dira. Soldatadun pertsonentzako sarrerak 20 euro kostatzen du eta soldatarik gabeko jendearentzako 15 euro. AKEBAIk antolatzen duen bosgarren berbaldia da, baina oraingo honetan Arrate Kultur Elkartea, Nalua Eibarko talde feminista, eta Hankamotxak bertso eskolarekin lankidetzan aritu dira.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.