[eiberri.eus] ‘Jendeak ikasleen obrak ikusi behar ditu’

  • 2
    Compartidos
La Salle Azitaingo batxilergo artistikoko ikasleen obren erakusketa apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai
Oraindik ere erakusketa bisitatzeko aukera dago

EIBAR.- Eibarko Ntra Sra de Azitain – La Salle ikastetxeko batxilergo artistikoko ikasleek egindako obrak jada
ikusgai daude Untzagako Jubiletxean. Erakusketak ikasleek ikastetxean egunerokotasunean egindako estilo eta mota guztietako obrak jasotzen ditu.

Erakusketaren helburua da batxilergo artistikoa zabaltzea eta jendea ikasleek egindako obretara erakartzea. Ander Gisasolak, batxilergo artistikoko plastika eta bolumena den irakasgaiaren irakasleak, adierazi du ikasleek egindako obrak ez direla ikastetxean geratu behar eta jendeak ikusi behar dituela, horrela ikasleak animatzen baitira.

Eibarko La Sallek antolatzen duen ikasleen obren lehenengo erakusketa 22ra arte egongo da ikusgai.
Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 7:00etatik 9:00ak arte eta larunbat eta igandeetan eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte erakusketa bisitatzeko aukera dago.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.