Gaur, arratsaldeko 20,00etan izango da Mallabiko Hamabostaldi Kulturalaren barnean

MALLABIA.- Gaur, Mallabiko Hamabostaldi kulturalaren barnean Jasokunde abesbatzaren 25. urteurrena ospatuko da kontzertu batekin frontoian.
Mallabiko abesbatza ezezik Mendibil eta Lagun Artean abesbatzek ere abestuko dute.
Horretaz gain asteburuaren zehar hainbat ekitaldi egongo dira umeentzako goizeko mendi martxarekin hasita gaur
Eta eguerdian bazkari autogestionatua egongo da elizpean.
Bihar, maiatzak 27, Mallabia II. pilota jardunaldia ospatuko da frontoian eta arratsaldeko 17,00etan Bideo foruma egongo da “Volar” filmaren Kontzejuzarrean Nahikari Emakume elkartearen eskutik.