[eiberri.eus] Iker Laka izango da berriro ere EGIko idazkaria Eibarren

Euzko Gaztedi-EGI gazteen politikagintzan erreferente izatea izango da bere helburua
Iker Laka beste bi urtez arituko da Eibarko jeltzale gazteen buru

EIBAR.- Pasadan martxoaren 26an Eibarko EGIren Uri Batzarrak Kontseilua berritu eta Iker Laka Barandika idazkari hautatu zuen aho batez. Ondorioz, Laka beste bi urtez arituko da Eibarko jeltzale gazteen buru. Uri Kontseilu berria idazkariak berak, Ivan Iriondok eta Asier Feijook eratuko dute. Azken bi urteetan kontseilukide izan den Josu Mendikutek Feijoori pasa dio lekukoa, eta horrek 2019rako alkategaitzan guztiz zentratzea ahalbidetuko dio. Funtzioei dagokienez, Iriondok idazkariordetza eta Feijook diruzaintza ardurak hartuko dituzte.     

Lakak azaldu duenez  “EGIk bultzada barri bat bihar dau gure herrixan. Aurreko urtietako lanari eutsi eta eibartar gaztion politikagintzan erreferente bilakatzeko ahaleginak egin bihar doguz”. Zentzu horretan gogoratu du Euzko Gaztedi-EGIren helburu nagusia gazteriaren beharrizanak bideratu eta beren interesak defendatzea dela eta, beraz, egiten dena gizarteratzeko moduan dagoela gakoa.

Egikideek gazteak eta, batez ere emakumeak, politikan parte-hartzera animatu nahi dituzte, funtsezkoa baita nahi dugun etorkizunaren alde egiteko: “Eibarrek dittuen erronka ugarixak edota Kataluniak bizi daben egoeriak, esaterako, arrazoi mardulak diraz politikan inplikatzeko. Zein gaztiok baino hobeto Eibarko etorkizunari heltzeko? Zeinek bermatzen dosku espainiar Estatuak ez dabela, Kataluniarekin moduan, Euskadirekin jokatuko?”.

Astelehenean hautatutako zuzendaritzak Eibarko EAJren UBB berriarekin eta zinegotzi jeltzaleekin elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu du. Militantzia alderdia gaztetzeko apustu sendoa egiten ari da eta EGIk rol oso inportantea izango du zeregin horretan. Gazterixiaren politikagintzan erreferente bilakatzia bada gure helburuetako bat, eskura dittugun baliabidiak %100ian aprobetxatzen jakin bihar doguz; hau baita tajuzko emaitzak lortzeko bide bakarra, azpimarratu du Lakak. Modu berean, pozik agertu da Ivan Iriondok Gipuzkoako EGIren lurralde kontseiluko kide izaten jarraituko duelako, izan ere, zeharo garrantzitsua da, bere esanetan, Gipuzkoan egikide eibartarren ahotsa mantentzea.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.