[eiberri.eus] Ia 700.000€ bideratu dira Elgoibarko herriko kultur eragileen jarduera sustatzeko

Udalak guztira 699.430 euro bideratu zituen 2020an
Ignazio Bereziartua musika eskolak ere dirulaguntza jaso zuen

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalak 2020an 699.430 euro bideratu zituen kultur eragileen dirulaguntzetara. Udaletik adierazi dutenez, “guztion artean eraikitzen dugu Elgoibar, bai udalak, bai herritarrek eta baita gizarte eragileek ere. Horregatik, udaletik garrantzia handia ematen diogu lankidetzari eta elkarlanari. 2020an agerian geratu da komunitatearen eta elkar zaintzearen garrantzia, eta gure herria bizirik mantentzeko kultur eragileen lana nahitaezkoa denez, udalak diruz lagundu ditu herriko kultur eragileen hainbat jarduera”.

Kultura arloko elkarteei 33.402 euroko dirulaguntza eman die guztira Udalak. Honakoak izan dira onuradunak:

Eskatzaileak Dirulaguntza
Elgojaiotza 3.200 €
Egur margo tailerra 7.215 €
Eilt-gare (Irrati afizionatuak) 650 €
ESKUZ Eskulan Taldea 3.500 €
Galiza Etxea 650 €
Morkaiko Elkartea 2.500 €
Ongarri Fotografi Kolektiboa 1.830 €
Ongarri Zine Kluba 5.800 €
Sinuose 4.857 €
Taupada 3.200 €
Guztira 33.402 €

 

Emudafe Elgoibarko Musika eta Dantza federazioa eta Ignazio Bereziartua musika eskola

Emudafe Elgoibarko Musika eta Dantza federazioari, berriz, 162.078,05 euroko dirulaguntza eman dio musika eta dantza hezkuntza sustatzeko ekintzetarako eta Ignazio Bereziartua musika eskolari 477.757 euroko dirulaguntza eman dio musika eta dantza hezkuntza, 60tik gorakoen hezkuntza musikala eta musikoterapia bultatzeko ekintzetarako.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.