Gaur, ostirala egun iluna izango da baina asteburuan udaberriko eguraldia ikusiko dugu

EGURALDIA.- Eurite handiak jasan ondoren barealdia datorrela ematen du nahiz eta gaur oraindik egun iluna euki eta euri pixkat izan. Arratsaldetik aurrera bero-hodei ilunagoak agertuko dira eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu; haizea aldakor ibiliko da.
Bihar, eguerdi aldera hoberuntz joko du. Zerua hodeiak eta ostarte zabalak izango ditugu. Arratsaldean baliteke ber-hodeiak garatzea eta zaparradaren bat edo beste botatzea, bereziki mendi inguruetan. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango. Igandean ere antzera samar itxaroten da , baina baliteke euri pixka bat egitea egun amaieran
Orokorrean tenperatura atsegina izango da, gaur 17ºC izango dugu eta bihar eta etzi 20-22 ºC ingurura arte igoko dira.