[eiberri.eus] ‘Handia’, Eibarko Kezka Dantza Taldearen parte hartzea duen filma, asteburuan ikusgai

10 Goya irabazi zituen filma Coliseo Antzokian ikusgai izango da
Hauek dira pelikulan parte hartu zuten dantzari eta musikariak. Argazkia: dantzan.eus

EIBAR.- Azkenengo Goya sarien banaketan ‘Handia’ filma euskaldunak 10 sari eskuratu zituen. Bertan Kezkako dantzari talde batek pelikularen errodajean parte hartzeko aukera izan zuen “pelikulan zehar gertatzen den ezkontza baten festan, ezteietan familia eta lagunen taldean sartu, eta bazkalosteko dantzaldia prestatzeko enkargu polita egokitu zitzaigun” azaltzen dute partaideek.

Horrela, familia tankera eman nahirik, Kezka, Haritz eta Argiako zenbait ume, gazte eta helduekin osatu zen dantzarien taldea: Fernando Aristizabal, Mertxe Ibañez, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate, Eire Vila, Oier Araolaza, Olaiz Agirrebeña, Esther Kareaga, Enrike Izagirre eta Ane Sarasketa dantzariak; Izar Araolaza, Izaro Bernedo, Ekain Araolaza eta Maule Bernedo umeak; eta Joxemari Irastorza txistulari eta Beñat Lopez atabalari lanetan aritu ziren.

XIX. mende erdialdean kokatuta dagoenez filma, garaiko moldera egokitu behar izan zuten euren parte hartzea. Ondorioz musika, erritmoak, doinuak, dantzak, dantzakera, musika tresnak…egokitu behar zituzten “1847an kokatutako eztei baten tankerako dantzaldia egin behar genuen, eta horrek gure dantzaren historian sakondu eta izugarri ikasteko aukera eman zigun…. Ez zen edonolako erronka” azaltzen dute.

Filmaren prestaketa fasean Arteleku izan zenaren eraikinean egin zen. Han izan baitu produkzio fasean koartel nagusia ‘Handia’ filmak. Artelekun izan zen Dantzagunea hainbat urtez, eta makina bat dantza entsegu egindako gela berean jardun zuten Handiako lantaldearekin ezteietako dantzaldia prestatzen. Ondoren, Beizaman, Lete baserri ederrean izan zen errodajea.

Pelikularen azken muntaketan ez da eztei-dantzaldiaren arrasto handirik, bakarrik segundu gutxi batzuk baina Kezka taldekoak pozik geratu ziren “gure koreografia lanak gordeta geratu dira. Guri asko ikasteko balio izan ziguten, eta hor ikasitako gauza batzuk baliatu ditugu ondoren, adibidez Martin Zalakain-en. Pena bakarra, horren ondorioz ez garela koreografia onenaren saria jasotzeko aukerarik izan” adierazten dute txantxetan.

Horretaz gain beste eibartar batek ere parte hartu zuen pelikulan, Jose Antonio Roige kameraria.

Nahiz eta urrian ere ikusteko aukera egon zen asteburu honetan berriro ere ikusgai izango dugu ‘Handia’ filma Coliseo antzokian. Otsailaren 24an 17.00etan, 19.45ean eta 22.30ean; otsailaren 25ean 17.00 eta 20.00etan eta otsailaren 26an 20.30ean.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: