Apirilaren 22an 18.00etan izango da emanaldia

MALLABIA.- Asteburu honetan ospatuko dute San Jurkixek Mallabiko Berano Txiki auzoan, bertan beste jarduera batzuen artean Gontzal Mendibilaren emanaldia egongo da.
Egitaraua apirilaren 21ean hasiko da 17.00etan Santuei kontuak esaten eta janzten eta ostean txopue altxatuko dute eta auzokoentzat afaria egongo da.
Apirilaren 22an, domekan meza egongo da 11,00etan eta ondoren Mallabiko Gazte Alai dantza taldearen emanaldia. 12,30ean umeen jolasak eta bukatzerakoan salda eta txorizoa doan egongo dira.
17,30ean berriro ere umeen jolasak egongo dira eta 18,00etan Gontzal Mendibilen emanaldia izango da. Jaiak 19.00etan bukatuko dira.