Tenperaturak zero azpitik egongo dira gaur gauean eta bihar

EGURALDIA.- Astearen lehen egunak oso hotzak izango dira. Eguzkia nagusituko den arren, gauean tenperaturak zero azpitik egongo dira. Aipagarriena bihar izango da, -2 eta -3 gradu artean kokatuko dira tenperatura minimoak eta maximoak berriz gehien jota hiru eta lau gradu artean egongo dira.
Asteazkenean berriz gauzak okertu egongo dira, egingo duen hotzarekin eta fronte baten sarrerarekin batera zerutik jausiko dena elurra izango da lehenengo orduetan, baina berehala epelduz joango da eta euriarekin jarraituko du asteazkena.


