Deban erroldatuta ez daudenentzat hilaren 17tik aurrera egin ahal izango dute izen ematea

DEBA.- Gaur zabaldu da Debako Uda Kirolan parte hartzeko izen-ematea Deban erroldatutako haur eta gazteentzat, gainontzekoek hilaren 17tik aurrera egin ahal izango dute. Urtero bezalaxe, Debako Udaleko kirol sailak hainbat ikastaro eskainiko ditu aurtengo udaran ere.
Ikastaroek bost eguneko iraupena izango dute; astelehenetik ostiralera bitartean. Lehen txandak ekainaren 28an hasiko dira, eta abuztura bitarte, astero-astero eskainiko dira. Aurten, surf skate-a ere eskainiko da, eta SUP Arraun surfa egiten dutenek BIG SUP saio bat izango dute.
Surfa (8-16 urte bitartekoentzat) | Body boarda (6-16 urte bitartekoentzat) |
|
|
Surf skate-a (6-16 urte bitartekoentzat) | SUP Arraun Surfa (8-16 urte bitartekoentzat) |
|
|
Debako haur eta gazteentzat lehen ikastaroak prezio berezia izango du.
Izen-ematea turismo bulegoan egin beharko da. Horretarako, izen-emate orria dagokion bezala bete, eta esku orrian azaltzen den kontu korrontean egindako transferentziaren ordainagiriarekin batera entregatu beharko da.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.
Oharra: emailez edo telefonoz jasotako eskaerak kontuan hartuko ditugu astelehenetik aurrera; baina lehentasuna emango zaie bulegora hurbiltzen direnei.