Ekitaldiak gaurtik eta ekainaren 16rarte iraungo dute

MALLABIA.- Gaur arratsaldean Mallabiako Hamabostaldi Kulturalari hasiera emango zaio. Ekitaldiak ekainaren 16rarte luzatuko dira. Asteburuan bi ekitaldi izango ditugu, gaur gaur 16:00etan Gurasolagun irekia, eskolako frontoian (Berbalagun), bihar berriz, Mallabia Cup prebenjaminak, eskolako frontoian (A.D.Mallabia F.T.) eta astelehenean arratsaldeko l16:30 etan hitzaldia izango da Envejecer de manera saludable izenburupean, Jubiletxean.
Programazioa hurrengo asteburuan jarraituko du. Larunbatean goizeko hamarretan Mendi martxa umeentzat, irteera plazatik (Guraso elkartea eta Udala) Mallabia Cup benjaminak eskolako frontoian eta CIP-ean (A.D.Mallabia F.T.)
14:30etan bazkari autogestionatua elizpean (Guraso elkartea eta Udala) eta bukatzeko 20:00etan kontzertua izango da, Jasokunde abesbatzaren 25. urteurrena frontoian (Jasokunde, Mendibil eta Lagun Artean abesbatzak)


