Gaur eta bihar goizean euria egin dezake, igandean eta astelehean eguzkia

EGURALDIA.- Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsaldean lainotuta geratuko da. Orduan euria egingo du, oro har euri txikia edo zirimiria, eta bereziki kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da. Hurrengo egunetan eguzkitsuak izango dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta zerua nahikoa garbi egongo da, beraz tenperatura igotzeko baldintza egokiak izango dira.


