BIhar fronte berri bat sartuko da eta euria, hotza eta elur gehiago ekarriko du

EGURALDIA.- Egoera baretuz. Goizean oraindik han-hemenka euri txikia egingo badu ere, atertzeko joerari eutsiz, arratsalderako giroa lehortuz joango da. Bihar berriz fronte baten eraginpean hasiko dugu asteburua. Zerua ilun agertuko da eta goiz partean euritara joko du; arratsaldean euria giroa nagusituko da denean eta nabarmen hoztuko du. Elur-mailak behera egingo du eta arratsalderako 800-1000 m. Igandean egoera berdina, euria, hotza eta elur gehiago mendietan.


