[eiberri.eus] Euskararen erabilera bultzatzeko Txio lehiaketa antolatu da Eibarren

Txioak aurkezteko azken eguna otsailaren 23a izango da
#EibarTxioLehiaketatraola erabili beharko da txioetan

EIBAR.- Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan antolatu duen ekimena da. Parte hartu nahi duenak 2020an irakurri nahiko lukeen txioa idatzi behar du sare sozial horretan. Gehienez 140 karaktere onartuko diran traola hau erabilita: #EibarTxioLehiaketa.

Horrela, parte hartzaileek txioa idatzi eta e-posta bidez bidali behar dute helbide hauetako batera: euskara@eibar.eus , euskaltegia@eibar.eus edo eibar@aek.eus.

Parte hartzea irekia da, eta txioak aurkezteko azken eguna otsailaren 23a izango da. Bi irabazle egongo dira, bat epaimahaiak aukeratutakoa eta bestea herritarrek hautatuakoa, eta bakoitzak Coliseorako eta Armagintza Museorako bina sarrera irabaziko ditu.

Martxotik aurkeztu diren txio guztiak www.eibako-euskara.eus web orrialdian ikusteko moduan egongo dira eta botoak ere bertan eman ahal izango dira martxoaren 22 arte.

Irabazleen izenak martxoaren 25ean jakingo dira.

Oinarriei buruzko datu gehiago  www.eibar.eus gunean daude.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.