[eiberri.eus] Euskaraldian parte hartzeko izen ematea zabalik

  • 3
    Compartidos
Eibarren kasuan Akebai plataformaren webgunearen bitartez egin daiteke
Hau da Eibarko Hamaikakoa

EIBAR.- Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada. Euskal Herriko 350 bat herrik hartuko du parte egitasmo honetan eta Eibarrek ere bai. Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak abiatu dute ekimena, eta hainbat erakunde eta entitatek bultzatzen dute. Herritarren izen-ematea irailaren 20an hasi da eta Eibarren AKEBAI plataformaren webgunean egin daiteke.

Hizkuntza ohiturak astindu, eta euskaraz bizitzeko urratsak ematea da Euskaraldiaren helburua. Bakoitzak hartzen duen konpromisoaren arabera, 11 egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) rol bat izango du: ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo. Rolak identifikatzeko bereizgarri bat eramango du bakoitzak, txapa bat.

Hamaikakoa Eibarren

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da borondatez Euskaraldia,11 egun euskaraz, ekimenean parte hartzea erabaki dutenak ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo rolen bitartez. Hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa bultzatzeko laguntza emango dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko lehen deia egingo dute. Ekimenaren berri emango diete inguruko kideei. Hau da euskarazko harremanak egin eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

Eibarko Hamaikakoa osatzeko, kontuan izan dira berdintasuna, aniztasuna, adina… Herritar ezagunak aukeratu dira, perfil ezberdinetakoak (ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo), edozeinentzat hurbil egongo direnak, eta Euskaraldiaren berri ondo baino hobeto emango dutenak. Hauek dira partaideak: Ane Sarasua, Arrate Balentziaga, Eva Egiguren, Felix Morquecho, Ghita Ourdi, Iokin Elortza, Juan Jose Flores, Mari Jose Iriondo, Mireia Alonso, Pello Osoro eta Zaloa Urain

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.