Ei! Berriak

[eiberri.eus] Errekorra Elgoibarko III. Idazlan lehiaketan 199 lan jaso ondoren

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea da
Lehiaketa 8-18 urte bitarteko ikasleetzat da

ELGOIBAR.-Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko III. Idazlan lehiaketara 199 lan aurkeztu dira, iaz baino 34 gehiago, eta horietako 28 izan dira sarituak. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. Udalak modu berezian eskertu nahi du epaimahaiak egindako lana, baita eskoletako arduradunek egindakoa ere.

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek.

Epaimahaikoen balorazioa

Epaimahaikoen iritziz, azpimarratzekoa da DBHn eta Batxilergoan izan den partehartzea. Aurreko edizioekin alderatuta, bereziki, Batxilergoan, nabarmen igo da kopurua eta horrek izugarri poztu ditu bai epaimahaikoak baita antolatzaileak ere. Kalitateari dagokionean ere pozik daude epaimahaikoak eta horrela diote: “lan txukunak irakurri ditugu, irudimentsuak eta ortografiari dagokionean oso duinak, ez bakarrik irabazi dutenak, baita beste asko ere. Gaiei dagokionez, aldaketa klimatikoa, integrazioa eta berdintasuna bezalako kezkak gure gazteen buruetan dabiltzala ikusten dugu, itxaropentsua erabat. Horrez gain, hiru urte hauetan hainbat izen errepikatu dira irabazleen artean eta horrek ilusio berezia egiten du, idazteko zaletasuna izateaz gain, zaletasun horri jarraipena ere eman nahi diotela esan nahi baitu, talentua ez ezik, lana ere badagoela. Pozgarria izango litzateke oraingo zaletu gazte hauek etorkizunean euskal literaturaren plazan izen eta abizenez ezagutu ahal izatea. Berriro ere, eta hau ez da berria, ikusi da neskak gailentzen direla irabazleen artean. Eta bukatzeko, parte hartu duten guztiak zoriondu nahi ditugu eta, beti esaten dugun bezala, animatu, segi dezaten irakurtzen eta idazten, hori baita modurik onena irudimena lantzeko eta behar bezala idazten ikasteko”.

Epaimahaikoentzat zaila izan da batzuetan lanen aukeraketa egitea, eta adibidez, A taldean 8 sari aurreikusten baziren ere, azkenean 10 izan dira saritutako lanak.

Lan kopuruak taldeka:

A TALDEA: LH 3 eta 4, 61
B TALDEA: LH 5 eta 6, 48
D TALDEA: DBH 1 eta 2, 49
E TALDEA: DBH 3 eta 4, 15
F TALDEA: Batxilergoa eta Lanbide 26
GUZTIRA 199

Saritutako lanak eta egileak ondorengoak izan dira:

A TALDEAN (10 saritu):

«Trumoia eta Lainoa» Leire Vázquez Crespo
«Gepardoa eta Lehoia» Irati Oiartzabal Ugarteburu
«Irati mendizalea» Ane Cearsolo Zuazubiskar
«Glu eta plastikoa» Unax Ansola Arrieta
«Munduko erraldoirik txikiena» Asier Orbea Ribera
«Robota» Ortzi Rodríguez Aguayo
«Hartz gehiegi» Elene Ansola Irazabal
«Herri koloretsua» Iñigo Merino Corbillón
«Mikel zaborrontzia» Goiuri Marcos Etxeberria
«Egun bat hondartzan» Markel Ortiz Etxeberria

B TALDEAN (8 saritu):
«Musika noten alaitasuna», Ainara Roman Trinidad
«Udane hosto txikia» Duna Santos Otegi
«Liburu arraro eta magikoa» Estitxu Arregi Ansola
«Josu bere mugikorreko birusaren aurka» Ibon Macazaga Idarraga
«Eskolako antzezlana» Naroa Ansola Ansotegui
«Bi begiak» Elene Castañares Fernández
«Ni eta nire amona bihurria» Nora Arzamendi Arocena
«Uda berezi eta ahaztezin bat» Mikel Sastre Estarta

D TALDEA (4 saritu):
«Zuhaitza» Oihan Odriozola Gurrutxaga
«Banpiroa ekaitzean» Kira Zubizarreta De Sousa
«Ametsak egi bihurtu» Malen Ulazia Loiola
«Montpelierreko auzoa» Miren Serrano Corta

E TALDEA (4 saritu):
«Inor ez da txikiegia» Malen Etura Gonzalez
«Etorkizuna gurutzegrama batean», Naroa Rodríguez Aramburu
«Eta ni II. Mundu gerran jaio izan banintz?» Maddi Arriola Mendieta
«Ur tanta hotzak» Markel Goenaga Urain

F TALDEA (2 saritu):
«Erraietan entzun» Paula Anchustegui Iglesias
«Askatasunerantz» Jurdana Alberdi Regil

Sarituek diplomak, liburuak, eta Txankakua elkarteko establezimenduetan erabiltzeko erosketa bonuak jasoko dituzte opari baina, oraingoz, ezingo da sari-banaketa ekitaldirik antolatu, beraz, aurrerago izan beharko da. Bizi dugun egoera hau luzatuz gero, Udalak ikastetxeekin aztertuko du zelan eta non banatu sariak. Beraz, aurrerago izango dute horren berri saridunek. Horrela bada, Udalak saridunak zoriondu nahi ditu, eta bide batez, parte hartu duten guztiei eskerrak eman eta hurrengo urtean ere parte hartzera animatu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.