[eiberri.eus] Ermuko kaleak koplaz beteko dira Agate Deuna bezperan

Arratsaldeko seietatik aurrera kalejiran  kaleetan zehar kopla abesten arituko dira
Santa Ageda bezperan Ermuko kaleetatik zehar koplak entzungo dira

ERMUA.- Ermuko kaleetan ere ‘Agate Deuna’ bezperan koplak entzugai izango dira.

Herriko kaleetara atera dira egunean zehar herriko zentroetako ikasleek nahiz alboka Musika Eskolako ekitaldiarekin bat egingo duten pertsona helduek eta trikitilariek, beren makilekin erritmoa markatu eta koplak kantatzeko. Gaztetxoek eskola orduetan ibili dira goizez nahiz arratsaldez.

Helduek, aldiz, arratsaldeko seietatik aurrera aterako dira kalejiran, herriaren hiriguneko kaleetan zehar kantatzen ibiltzeko. Taldeak bere kalejira Abeletxen dauden Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentziatik abiatuko dira, bertan kantatu ondoren hasiera emanez kalejirari.

Talde honek bere kalejiran biltzen dituen sosak Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Elkarte baten bideratzen duen laguntza humanitariora bideratuko du, azken urteetan egin duten bezala. Bildutako dirua urtero proiektu humanitario bati laguntzea izaten baitute helburu.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.