[eiberri.eus] Elgoibarko Udalak berdintasuna sustatzeko diru-laguntzak bideratu ditu

  • 1
    Compartir
Laguntza hauek eskatzeko epea abuztuaren 14ra arte egongo da zabalik
Eskabideak presentzialki edo internetez egin daitezke

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalak diru-laguntzen bi deialdi ireki ditu udalerriko toki entitateentzat, herrian emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatu eta lortzeko proiektuak garatu ahal izateko. Laguntza horien zenbateko osoa 12.000 eurokoa izango da.

Lehen deialdia dagoeneko irekita dago eta udalerriko elkarteei zuzenduta dago, eta guztira 6.000 euro erabiliko dira genero berdintasuna sustatzeko programa eta jarduera berariazkoak abian jartzeko. Laguntza hauek eskatzeko epea abuztuaren 14ra arte egongo da zabalik, esteka honen bidez

Era berean, Elgoibarko Udalak berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia ere zabaldu du helbide honetan.

Ildo horretatik, Udalak beste 6.000 euro emango ditu laguntzetara. Kasu honetan ere, eskaerak egiteko epea abuztuaren 14ra arte egongo da zabalik. Eskabidea presentzialki tramitatu nahi duten entitateek Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren bidez (HAZ) ere egin ahalko dute (Santa Ana kalea, 2).

Udalak udalerriko erakunde eta elkarte guztiei dei egiten die beren proiektuak aurkez ditzaten eta, hartara, Elgoibarko gizartea hobetzeko eta gizarte hori inklusiboagoa, berdintsuagoa eta bidezkoagoa bihurtzeko ekimenak diruz lagundu daitezen.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: