[eiberri.eus] Elgoibarko Trinitateko jaiak ostiralean hasiko dira

Egitaraua ekainaren 7an hasiko da eta hurrengo asteburuan luzatuko da
Berrikuntza bezala aurten Lekuederreko gunea buruhandirik gabeko gunea izango da.

ELGOIBAR.-  Trinitate Jaietarako motorrak berotzen hasiko dira ostiral honetan
Elgoibarren. Urtero bezala, Elgoibarko Udaleko Kultura sailaren eta herriko elkarte eta taldeen
elkarlanari esker, gustu eta publiko guztiari zuzendutako egitarau oparoa prestatu da, 20 ekintzatik gora jasotzen dituena. Esan bezala, jaiei asteburu honetan emango zaie hasiera, baina datorren ekainaren 14, 15 eta 16an jarraipena izango dute.

Aurtengoan ere, Trinitateetako ekitaldi nagusiak, feriak eta danborradak, besteak beste, mantendu
egin dira. Nobedadeen artean azpimarratu beharra dago ekainaren 14an, gaueko 22:30etan Udal
Musika Bandak Kalegoen plazan eskainiko duen kontzertu berezia (lehenengo lerroa gurpildun
aulkia erabiltzen duten pertsonentzat erreserbatu da).

Beste berrikuntzen artean, esan beharra dago ekainaren 16an , arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara ospatuko den erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten kalejiran, Lekuederreko gunea buruhandirik gabeko gunea izango dela, beldurra duten umeek zein babes leku bat behar duten pertsonek toki lasai eta seguru bat izan dezaten.

Egitarauak ohiko jarduerak ere jasotzen ditu, besteak beste, erromeriak, kalejirak, margo lehiaketak,
azoka berezia, Elgoibarko baserrietan ekoitzitako produktuen salmenta, abereen erakusketa, sagardo lehiaketa, herri-kirolak, nagusi zein haurren danborradak, artisau azoka, etab. Hauxe programazio zehatza:

EGITARAUA:

Ekainak 7, ostirala:
 19:00etan: Erromeria, Kalegoen plazan. Antolatzailea: Emudafe.
 21:30ean: Kopla txapelketa. Bolatokiko parkean. Euria bada, Gaztetxean. Antolatzailea: E.I.

Ekainak 8, larunbata:
 9:00etatik 10:00etara: VIII. Kaleko Margo Lehiaketarako izen ematea, Kultur Etxeko sotoan.
Nagusientzat (18 urtetik gorakoentzat). Egur Arte Tailerrak antolatuta (Informazioa: 666
557 538).
 13:00etatik 14:00etara: VIII. Kaleko Margo Lehiaketaren lanak entregatzea, Kultur Etxeko
sotoan.
 14:30ean: VIII. Kaleko Margo Lehiaketaren sari banaketa, Kultur Etxeko sotoan.
Ekainak 14, ostirala:
 19:00etan: Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Maalako parkean. Antolatzailea: Musika
Eskola.
 22:30ean: Udal Musika Bandako kontzertu berezia, Kalegoen plazan. Lehenengo lerroa
gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonentzat izango da.

Ekainak 15, larunbata:
 10:00etatik 17:00etara: TRINITATEETAKO XIX. AZOKA BEREZIA. Antolatzailea:
Debemen.
 10:00etatik 14:30era: Lekueder parkean, Elgoibarko baserrietan ekoitzitako produktuak
salgai.
 10:00etatik 17:00etara: Trenbide kalean, Elgoibarko baserrietan hazitako abereen
erakusketa.
 11:00etan: Lekuederreko karpan, Kalitatezko produktuen dastaketa (euskal baserriko
ien saiheskia eta hirugiharra).
Antolatzailea: Debemen. Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa eta dastaketa izango da.
Antolatzailea: Zazpiki Kultur Elkartea.

13:00etan: Emakumeen Euskadiko trontza txapelketa. Kalegoen plazan. Antolatzailea: Sigma
Probaleku Elkartea.
 14:30ean: Elgoibarko baserritarren anaiarteko bazkaria Lekuederreko karpan.
 18:00etatik 19:30era: Kalejira Kalegoen plazatik hasita: Mauxitxa txaranga eta panpin
erraldoiak.
 22:00etan: Idi bakarreko proba: UZTARRI MOTZEKO TRINITATE SARIA, Sigman.
Antolatzailea: Sigma Probaleku Herri Kirol Elkartea.
 23:00etan: NAGUSIEN DANBORRADA, UDAL MUSIKA BANDAk lagunduta, Kalegoen
plazan.
Ekainak 16, igandea:
 9:00etan: DIANA, Udal Txistulari Taldearekin.
 10:00etatik 14:30era: XXIV. ARTISAU AZOKA, Lekueder parkean.
 11:00etan: MEZA NAGUSIA, Parrokiako Abesbatzaren laguntzaz, San Bartolome
parrokian.
 12:00etan: HAURREN DANBORRADA. Antolatzailea: I. Bereziartua Musika eta Dantza
Eskola.
 17:30etik 19:00etara: ERRALDOI, BURUHANDI eta ZEZENZIKLETEN KALEJIRA,
Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Lekueder: Buruhandirik gabeko gunea.
Ekainak 17, astelehena:
 22:00etan: Idi bakarreko proba: UZTARRI MOTZEKO TRINITATE SARIA, Sigman.
Antolatzailea: Sigma Probaleku Herri Kirol Elkartea.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.