Guztira 43 gazta aurkeztu dira lehiaketara, 22 gazta zuri eta 21 ketuak

ELGOIBAR.- Ordizian ospatutako XLVII. Gazta Lehiaketan hirugarren geratu da aurten Elgoibarko Mausitxa 1.629,5ko puntuazioa lortuz. Irabazlea Patxi Lopez de Uralde arabarra izan zen 1.633,5eko puntuazioarekin eta bigarren saria Araiako Unai Lekuona Ruiz de Luzuriagak eskuratu zuen 1.630,5 puntuazioarekin.
Aurtengoa lehiaketa berezia izan da, hartu diren segurtasun eta higiene neurriek eraginda. Ateak itxita egin zen ekitaldia, eta gonbidapenarekin bakarrik sartu ahal izan ziren bertara.
Guztira 43 gazta aurkeztu dira lehiaketara, 22 gazta zuri eta 21 ketuak. Lehen bi sailkatuak eta laugarrenak gazta ketua aurkeztu zuten, eta, aldiz, Mausitxak eta Ipiñaburuk zuria.
Enkanteari dagokionez, Donostiako Igara auzoan dagoen Tecnomoto enpresako Alberto Fernandezek eskuratu du gazta erdia, 9.200 euroen truke.