[eiberri.eus] Elgoibarko haurrentzat ikuskizunak jarri dituzte martxan

  • 4
    Compartidos
Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, barikurako ikuskizunak antolatu ditu
Emanaldi bi egongo dira 17:30ean HH3-HH5 bitartekoentzat, eta 18:30ean, LH1-LH6 bitartekoentzat.

ELGOIBAR.- COVIDak eragindako egoeraren ondorioz, Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, udaberrian eta udazkenean antolatzen duen Kiribilduz egitasmoa bertan behera geratu zen, horregatik, ez da Kiribil saiorik izan Maalako parkean. Ludotekak ere ateak ireki dituen arren, aire libreko ekintzak antolatzearen apustua egin du.

Hori dela eta, Elgoibarko Udalak, Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak indarrak batu, eta herrian euskararen transmisioa eta euskal kultura sustatzeko beste aukera batzuk aztertu dituzte. Gainera, umeak, konfinamenduaren ondorioak bizitzen ari dira, eta irrikitan daude berriro ere kale-ekintzekin gozatzeko. Horregatik, lehen ikuskizuna, urriaren 16an izango dena, kalean izango da, espazio irekian, eta beharrezko covid neurriak hartuko dira.

Hau ez da ikuskizun bakarra izango, bi izango dira, lehenengoa, 17:30ean, HH3-HH5 bitartekoentzat, eta bigarrena, 18:30ean, LH1-LH6 bitartekoentzat.

Sarrerak urriaren 13,14 eta 15ean eskuratu daitezke Elgoibarko Izarran eta Ludotekan

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.