[eiberri.eus] Elgoibarko Gaztelekua eta Ludotekaren lokalen ateak zabalduko dituzte

  • 5
    Compartidos
Gaztelekua irailaren 30ean irekiko da eta Ludoteka urriaren 5ean
Ludotekan parte hartzeko izena emateko aukera irailaren 28tik urriaren 1era izango da

ELGOIBAR.- Aurtengo egoera kontuan hartuta eta Covid-19a dela eta, Elgoibarko Udalak Gaztelekuaren zein Ludotekaren zerbitzuak egokitu behar izan ditu, izan ere, irailean zehar, aire libreko jarduerak izan dira nagusi (nerabeekin planak egin dira, sare sozialen bitartez jarduera anitz antolatu dira, haurrentzako argazkien lehiaketa antolatu da) egunotan lokalak irekiko dira.

Zehazki, Gaztelekua irailaren 30ean irekiko da, ohiko ordutegiarekin (asteazkena, osteguna eta igandea 17:00-20:00 eta ostirala eta larunbata 17:00-21:00) eta Ludoteka urriaren 5ean. Ludotekan txandakako sisteman jarriko da abian, haurrak ikastetxeka eta adinka banatuko direlarik.

Horrela haur bakoitzak bere egutegia izango du eta taldeak mantenduko dira. Irailaren 28tik urriaren 1era izango da izena emateko aukera, honako loturan: https://forms.gle/L4za4aGzcwzm6s3G7 eta Ludotekan bertan.

Izen emate honekin batera zerbitzuan parte hartzea baimentzen duen fitxa aurkeztu beharko da Ludotekan edo ludoteka@elgoibar.org e-postan.

Gaztelekuan sarrera librea izango den arren, aforoa mugatu da. Horrez gain, egoeraren arabera, lokal barruan egoteko denbora mugatuko da. Gaztelekuak antolatutako aurrez aurreko jardueretan parte hartzeko edo gaztelekuaren lokalean
sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da guraso edo tutore/en baimena bete eta sinatuta izatea.

Horretarako, hiru aukera egongo dira:
1. Gaztelekuan parte hartzea baimentzeko orria eskatu, bete eta sinatu.
2. Hurrengo loturan deskargatu https://elgoibar.eus/pdf/Gazteleku-euskaraz.pdf (udalaren web gunea) sinatu eta helbide honetara bidali gaztelekua@elgoibar.org.

Digitalki sinatzeko:  https://servicios.izenpe.com/herramientasFirma/firmarDocumentosLote.do
3. Honako inprimakia https://forms.gle/ijbqm2V5XAHYvrxF7online bete, sinatu eta Gaztelekura eraman.

Lokalen erabilerari dagokionez, kontingentzia plana egin da eta gehienezko edukierak zehaztu dira, baita joan-etorriak zehaztu ere. Bestalde, segurtasun eta higiene neurriak gogorarazteko kartelak jarri dira. Ildo horretan ere garbitasuna, desinfekzioa eta aireztapena indartu dira eta haur eta nerabeen higienerako produktuen horniketa egin da. Instalazioei dagokionez, komun bakarra erabiliko da, sukaldea ez da erabiliko eta lokala irekita dagoen bitartean atea irekita mantenduko da.

Behar beharrezko materialak eta jolasak mantendu diren arren, orokorrean material gutxi behar duten ekintzak antolatuko dira. Azkenik, aipatzekoa da COVID gela egokitu dela haur edo
neraberen bat isolatu beharra izan ezkero.

Informazio gehiago:

 Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila
Aita Agirre Kulturgunea / Aita Agirre Plaza, no 2 / 943-741050 / gazteria@elgoibar.eus
 Ludoteka
Gabriel Kurutzelaegi, 6 / 943-748883 / ludoteka@elgoibar.org
 Gaztelekua
Gabriel Kurutzelaegi, 4 / 943-743228 / gaztelekua@elgoibar.org /
www.instagram.com/elgoibarkogaztelekua

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.