Ei! Berriak

[eiberri.eus] Ekintzailetzaren Eguna ospatuko du gaur Armeria Eskolak

Goizeko 10,00etatik 12,00etara iraungo du jaurdunaldiak
Armeria Eskolako Areto Nagusian izango da

EIBAR.- Gaur, maiatzak 4, aurtengo Ekintzailetzaren Eguna ospatuko da  Armeria Eskolako areto nagusian goizeko 10etan.

Izan ere, Eskolak Ekintzailetza sustatzeko Urratsbat programa dauka:  Eusko Jaurlaritzak sustatua eta Tknikak koordinatua Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko.  Programa honetan, Armeria Eskolan ikasi duten guztiek har dezakete parte eta euren hasierako prozesuan lagundu eta aholkatzen zaie, ezinbestekoa den negozio/bideragarritasun plana egiterako orduan, esaterako.

Urtero egiten den Ekintzailetzaren Egunaren helburua ekintzailetasunaren inguruko kontzientzia eta kultura sustatzea da.

Egitaraua goizeko 10,00etan hasiko da Iñaki Etxeberria Urratsbat-eko dinamizatzailearen eskutik. Ondoren Idoia Valenciak, Daiteke gizarte aholkularitzatik Zertarako ekin? galderari erantzungo dio. Jaurdunaldi honetan ekintzaileen ahotsak ere entzungo dira haien esperientzietatik ikasteko eta ikasleentzako  aholkuak ere egongo dira bide hau har dezaten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.