3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta izen ematea otsailaren 22ra arte egin daiteke

EIBAR.- Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren munduan murgiltzeko. Robotika MAKEblock tailerretan izena emateko epea luzatu egin dute, otsailaren 22ra arte. Izen ematea 14:30ean itxiko da. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.
Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da,eta euskaraz izango da otsailaren 24an eta martxoaren 3 eta 10ean.
1. txanda lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat izango da 16:00etatik 18:00etara. Eta 2. txanda lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat, eta 45 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.
Matrikula egiteko epea otsailaren 12tik 22ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle onartuko dira.


