Helburua enpresen eta ekintzaileen ideia berriak eta ekimenak bultzatzea eta eskualdean enplegu berria sortzea da

Proiektu irabazleak Adarabar 2.000 euroko sari metalikoarekin; Mandira studio 1.000 euroko sari metalikoarekin eta Helmet House Store 300 euroko sari metaliko eta 200€ko saria Ekinguneko bazkideek eskeinitako zerbitzuetan, izan dira.
Ekingune elkartetik antolatu duten lehiaketak bi fase edo zati izan ditu. Lehen fasean, gizarte eta ekonomia arloko eragileez osaturiko epaimahai batek aurtengo edizioan aurkeztu diren proiektu edo ideia bakoitzaren balorazioa egin zuen. Eta bigarren zatian, ‘On Ekin’ afaria egin zute uztailaren 12an eta proiektu irabazlea aukeratuko zuten modu demokratikoan, afarira bertaratzen ziren pertsona guztien artean bozketa eginez. Aurretik, epaimahaiak aukeratutako 5 parte-hartzailek bost minutuko denbora izan zuten beren proiektuak aurkezteko.
Vanesa Hortas, Ekingune elkarteko ordezkariak lehiaketaren aurkezpenean azaldu zuenez , “lehiaketa abian ipini genuela sei urte igaro dira, eta, oro har, 35 proiektu aurkeztu dituzte, 6 urtean, gutxi gorabehera. Horietako gehienak, gainera, errealitate bihurtu dira”.
Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, berriz, “On Ekin ekimenaren helburu nagusia da enplegua sortzea, baita aberastasuna lortzea ere, eta, orokorrean, gure hiria eta eskualdea hobetzea”.