Irailaren 3tik 21era zabalik egongo da eta plazak mugatuak dira

EIBAR.- Irakurketaz familian disfrutatzeko gunea sortzea du helburu Eibarko Liburutegiaren ‘Liburuen poltsa’ klubak. Urtean zehar 8 saio izango dira urritik maiatzarea hilean astelehen bat Saroa Bikandiren eskutik eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako umeei eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeei zuzenduta dago.
Saioak euskaraz eta doanezkoak dira 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara eta asistentzia derrigorrezkoa da. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko dira Liburutegiari. Aurreztik abisatzen ez diren hutsegiteak, ez justifikatuak kontsideratuko dira. Hutsegite bi izateak, irakurketa klubaren kanpo egoteak suposatuko du.
Izen ematea Juan San Martin Liburutegian egin daiteke, irailaren 3tik 21era. Plazak mugatuak direnez, plazak baino ume gehiagok izena ematen badute zozketa egingo da.