[eiberri.eus] Eibarko Koro Gaztearen 10. urteurrena ospatzeko kontzertua

  • 13
    Compartidos
Apirilaren 12an izango da Coliseo Antzokian
Eibarko Koro Gaztea

EIBAR.- Eibarko Koro Gazteak 10 urte betetzen ditu aurten, eta hori  ospatzeko kontzertu berezi bat antolatu du apirilaren 12rako 20.30ean.

Taldea Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren baitan jaio zen 2009an. Sasoi hartan  deialdi bat egin zen abestea gustoko zuten gazteen artean, eta zenbait froga eta gero talde txikia baina ilusioz betetakoa sortzea lortu zuten.

2016an “Forjarien Kanta” euren lehendabiziko musikala estreinatu zuten, Eibarko musika bandarekin batera. Esperientzia berri horren bitartez, interpretazioaren arloa gehitu zioten musikari.  Elena Martin Lapeyraren zuzendaritzapean, 14 eta 20 urte bitarteko 100 gazte baino gehiago pasatu dira Eibarko Koro Gaztetik.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.