Ei! Berriak

[eiberri.eus] Eibarko EAJk PSEk euskalgintzarentzat aurreikusitako murrizketak geldiarazi ditu

Euskalgintzako eragileei 23.067 euro murriztea geldiarazi du EAJ-PNVk
AEK euskaltegiak eta …eta Kitto! Euskara Elkarteak ez dute murrizketa hori izango

EIBAR.- Euskalgintzako eragileei 23.067 euro murriztea geldiarazi du EAJ-PNVk. Udal gobernu sozialistak (PSE-EE PSOE) murrizketa hori aurreikusi zuen bere aurrekontu proposamenean. Jeltzaleek, ordea, aurrekontuak onartzeko baldintza ezarri zieten: euskalgintzarentzat beste sektore batzuek duten tratua merezi du. Jeltzale eta sozialisten arteko akordioaren ondorioz, AEK euskaltegiak eta …eta Kitto! Euskara Elkarteak ez dute murrizketa hori izango.

Aurrekontua onartzeko EAJ-PNV eta PSE-EE PSOEren arteko akordioa 2020ko abenduaren 18an ezagutarazi zen. Ordutik, 2021eko murrizketen mamua desagertu da …eta Kitto! eta AEKrentzat. Hala ere, Eibarko EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Josu Mendicute Rodriguezek, esan duenez, “murrizketen tentazioa beti izango dute euskalgintza lehentasunezko ez dutenek”. Hori dela eta, jeltzaleek ohartarazi dute adi egongo direla “Eibarren euskara bultzatzea posible egiten dutenei murrizketak ez egiteko, eta Udalak irizpide berberak izateko gizarte eragile anitzentzat”.

Zinegotzi jeltzaleak uste du euskararen aldeko jarrera sendoagoa erakutsi beharko lukeela Eibarko Udalak, eta bereziki PSOEren udal gobernuak. “Udal bilkuretan erdara da nagusi, nagikeria galanta dago erabilera areagotzeari dagokionez, eta axolagabekeria nabarmena gure herriaren euskalduntzean lanean dihardutenekiko. Txipa aldatzen saiatu beharko ginateke”, deitoratu du.

Euskalgintzari murrizketak ekiditeko aurkeztutako zuzenketa jeltzale eta sozialisten aldeko botoa izan zuen hilak 12ko Ogasun Batzordean eta 15eko Udal Bilkuran.  EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek ez zuten proposamenaren alde bozkatu eta abstenitu egin ziren. Jeltzaleei esker murrizketa izango ez duen aurrekontuaren ondorioz, Udalak Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartuko du urtarrilaren 25eko osoko bilkuran.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.