[eiberri.eus] Eibarko Baso Biziak elkarteak zuhaitzei buruzko mahai-ingurua antolatu du

Apirilaren 29an, 18:00etan Coliseon izango da
Basoak eta zuhaitzak mahai-inguruko protagonistak izango dira

EIBAR.- Eibarko Baso Biziak Natura Elkarteak mahai-inguru bat antolatu du apirilaren 29an, 18:00etan Coliseon. Parte-hartzaileak Arturo Elosegi Irurtia, Iñaki Antiguedad Auzmendi,  Maialen Sistiaga Poveda, Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa izango dira. Eibarko Udalak ere bat egin du ekimenarekin eta mahai-inguruan egongo da.

Elosegik landuko duen gaia da eukalipto landaketak ingurumenean duten eragina izango da. Antiguedadek aldiz  zuhaitz egokia leku egokian gaia jorratuko du. Sistiagak baso pedagogiaz jardungo du. Etxebeste eta Arriolabengoa Errez kooperatibako kideak dira, eta CAS (Complex Adaptative Sistems) basogintzaz egingo dute berba.

Guztiak espezialista dira aitatutako gaietan.

PARTE-HARTZAILEAK

Arturo Elosegi Irurtia– Ekologiako irakasle katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Landare Biologia eta Ekologia Sailean. Ibai-ekologian da aditua, eta batez ere, giza jarduerek ibaion egitura eta funtzionamenduan dituzten eraginak ditu aztergai.

Maialen Sistiaga Poveda – Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko baso-eskola proiektuko arduraduna da.

Iñaki Antigüedad Auzmendi– Hidrogeologiako irakasle katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika Sailean. Bere ikerketa jarduera hidrogeologian garatu du (batez ere eremu karstikoen hidrodinamikan eta kuaternarioko akuiferoen kutsaduran) et.

ERREZ kooperatiba: Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste – Errez Koop. 2018. urtearen hasieran sortu zen ingurumen proiektu bat da. Ekimen honek, Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari irtenbide ezberdin bat ematea du helburu.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.