[eiberri.eus] Debegesak aholkularitza zerbitzu berria sortu du enpresa, autonomo eta lana bilatzeko

  • 1
    Compartir
COVID-19 pandemia dela eta, Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, telefono bidezko linea bi ireki ditu
Lan bilakaeratako orientazio zerbitzuak enplegua lortzeko informazio ere eskaintzen du

DEBABARRENA.- Debegesak telefono bidezko aholkularitza eta orientazio zerbitzu berri bat jarri du martxan COVID-19 pandemiarengatik kaltetuta dauden enpresa, autonomo eta lan bila dauden pertsonentzat.

699 76 71 57 zenbakiak lan bilaketarako prozesuan lagunduko dizu eta beharrezko orientazioa eskaintzen du. Bestalde, autonomo eta enpresei zuzendutako laguntzei buruzko informazioa eta tramitatzeko laguntzarako, 687 47 65 05 telefonora deitu behar da. Bi telefono zenbakiak operatibo daude astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara.

Lan bilakaeratako orientazio zerbitzuak enplegua lortzeko beharrezko informazio eskaintzen du,  kurrikuluma hobetzeko aholkuak, edota enplegu-atarien inguruko informazioa, besteak beste. Enpresa eta autonomoei eskainitako zerbitzuak, bestalde, koronabirusa dela eta, ateratzen diren laguntzen inguruan informatzea du helburu eta honekin batera, tramitazio prozesuan beharrezko laguntza eskaintzea.

Bi telefono zenbakiek WhatsApp bidezko mezuak ere erantzuten dituzte eta nahiago baduzue, email bat idatzi ahal da enplegua@debegesa.eus helbide elektronikora lan bilaketa prozesurako orientazioa izateko eta ekintzaile@debegesa.eus helbidera enpresa edo autonomoa izanez gero.

Debegesak, bere aldetik, lanean jarraitzen du etxetik eskualdeko gizarte eta enpresei ahalik eta zerbitzu hoberena emateko eta bere ohiko komunikazioa kanaletan aurkitu dezakezu informazio eguneratua: sare sozialetan, telefonoan edota bere web orrialdean www.debegesa.eus, besteak beste.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.