[eiberri.eus] Debabarrenean infografiak sortu dituzte euskararen transmisioa errazteko asmoz

Gurasoentzat lagungarri izan daitekeen materiala prestatu dute, oraingo honetan Infografia formatuan
Atzo aurkeztu zen proiektua Eibarko Udalan

DEBABARRENA.- “Euskaratik eleaniztasunera” eta “Desde el euskera al plurilinguismo” izeneko infografiak aurkezteko zituzten atzo Debabarreneko udaletxeetako hainbat ordezkari tekniko eta politiko. Debabarreneko udalek (Elgoibar, Mendaro, Eibar, Mutriku, Soraluze eta Deba), publizitate eta diseinua lantzen duen Eibarko Estilográfico enpresaren laguntza izan dute infografiak egiterako orduan.

Aurkezpenean adierazi zenez, “txikitatik hizkuntza bat baino gehiago ikastea onuragarria da, eta gainera, umeek erraz-erraz ikas dezakete hizkuntza bat baino gehiago aldi berean”.

Gure herrietako ume guztiek dakite euskara. Izan ere, guraso ugarik hizkuntza gorde edo ikasi dute eta orain seme-alabei transmititzeko ahalegina egiten dute. Beste askok, berriz, jatorriz erdaldunak izan arren, euskara ikasi eta garatzeko aukera eman nahi diete seme-alabei, horientzat aberasgarria delako.

Hala ere, gurasoek sarri izaten dituzte hizkuntzen ikaskuntza prozesuaren eta erabileraren inguruko zalantzak eta kezkak. Horregatik, Debabarreneko udalek gurasoentzat lagungarri izan daitekeen materiala prestatu dute, oraingo honetan Infografia formatuan.

Bi infografia prestatu dira, bata euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz. Euskarazkoa eta gaztelaniazkoa ez dira erabat berdinak, euskarazkoa euskaraz dakiten gurasoen kezka eta beharrizanei begira prestatu baita, eta gaztelaniazkoa, berriz, euskaraz ez dakitenen beharrei begira. “Material hau eskoletan ere erabiltzea nahi genuke, irakasleek gurasoekin egiten dituzten bileretan bereziki, oso lagungarri izan daiteke eta euskarak eleaniztasunerako bidea errazten duela erakusteko” adierazi zuten aurkezpenean.

Halaber, Whatsaperako bertsioak ere prestatu dituzte mezua ahalik eta gehien zabaltzeko.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.