Gaur arratsaldean banatu dira sariak Bilboko Azkuna Zentroan

EIBAR.- Gaur arratsaldean banatuko dira 2017ko Euskadi Literatura Sariak Bilboko Azkuna Zentroan . Guztira zazpi modalitate dira eta Asier Serrano eibartarrak Euskarazko Literatura Saria jasoko du.
Idazleak Linbotarrak lanagatik irabazi du sari hau. Epaimahaiak azaldu duenez egilea “sinbolo eta irudien berariazko sare bat ehunduz” doa olerkietan zehar, “bildumari batasun berezia eta izaera ahaltsua ematen diona”.
Hizkuntza Politika Sailak antolatutako ekitaldi honetan Serrano ezezik Arantxa Urretabizkaia, Fernando Aramburu, Leire Bilbao, Ander Izagirre, Matias Mugika eta Mikel Valverde ere sarituak izango dira
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu lan saritua beste hizkuntza batean argitaratuz gero.