Ona Wall binakako modalitatean Patricia Espinarekin batera

KIROLAK.- Euskal Selekzioa azaroaren 18 eta 26 bitartean Colombiako IX.Munduko Pilota Txapelketan aritu da Llargues, Nazioarteko jokua, Chaza eta One Wall jokamoldeetan.
Eta emaitzak ezin hobeak lortu dituzte Usansoloko Patricia Espinar munduko One Wall banakako txapelduna izatea lortu du, eta Amaia Araiztegi mallabitarra munduko One Wall binakako txapelduna Espinarrekin batera.
Hamazazpi izan dira txapelketa honetan parte hartu duten herrialdeak: Italia, Belgika, Holanda, Frantzia Ingalaterra, Mexiko, Venezuela, Ekuador, Bolivia, Uruguai, Txile, Argentina, Kuba, Paraguai, Balentzia, Kolonbia eta Euskal Herria. Eta aipatutako lau modalitate desberdinetan jokatu da: Llargues, Joko Internazionala, Chaza eta One Wall-a.