[eiberri.eus] Aldundiak 105.000 euro jarriko ditu Unbeko bi zelaietako belar artifiziala aldatzeko

  • 5
    Compartidos
Gaur goizean hitzarmena sinatu da Eibarko Udala eta Gipuzkoako Aldundiaren artean
Gaur goizeko argazkia ARGAZKIA: Gipuzkoako Aldundia

EIBAR.- Miguel de los Toyos, Eibarko alkate eta Udal Kirol Patronatoko presidenteak eta Denis Itxaso Kultura eta Kiroletako Departamentuko diputatuak hitzarmena sinatu dute Unbeko bi zelaietako belar artifiziala aldatzeko. Proiektuaren kostea 289.000 eurokoa da eta Aldundiak 105.000 euro jarriko ditu.

Bai Eibarko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Itxasok nabarmendu duenez, “planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du”.

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok.

 

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.