[eiberri.eus] Aitor Loiola Zinkunegi izango da Mallabiko EH Bilduren alkategaia

  • 4
    Compartidos
Gainontzeko hautagaiak martxoan ezagutuko dira
EH Bilduko alkategaia Mallabia

MALLABIA.- Aitor Loiola Zinkunegik  58 urte ditu, irakaslea da 1993tik Bilboko Kirikiño ikastolan. Bere lanbidea eta politika «pasioz bizi dituen arren mendia du bere afizio gustukuena». Urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Mallabiko EH Bilduren komunitateak  zerrendaburu izateko proposatu zuen Loiola eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, «bere burua prest agertu du alkategai izateko, araudiak ezartzen dituen beharrezko abalekin eta komunitate osoaren babesarekin». EH Bilduk informatu duenez, «gogotsu eta ilusioz hartu du Aitorrek alkategai izatearen ardura. «Mallabiko EH Bildu taldetik jaso dudan babesa ezinbestekoa  izan da erabakia hartzerako orduan” aipatu du Loiolak.

Badu esperientzia alkate bezala ANV-EAEtik alkate izan baitzen 2007tik 2011ra bitartean. Honez gain, herritarron parte-hartzea behar-beharrezkoa dela adierazi du, “denon artean egindako lanak hobeak izaten baitira”. Mallabiko zerrenda osatzeko gainerako hautagaiak martxoan zehar aukeratuko dira. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea.

 

 

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.