Ei! Berriak

[eiberri.eus] Abuztuan ikuskizun berriak Elgoibarko ‘Kultura Eguzkitan’ ekimenaren barnean

Abuztuaren 6tik 29ra ikuskizun ezberdinak egongo dira
Lehen ikuskizuna Markeliñe taldearen ‘Chef Nature’ izango da

ELGOIBAR.- Arrakastatsu hasi zuen bere ibilbidea ‘Kultura Eguzkitan’ ekimenak, Udalak aire libreko kultura hauspotzeko apustuari jarraiki. Uztaila amaitu den arren, ordea, abuztuan ere kultura eguzkipean jartzen jarraituko da Elgoibarren, Covid-19aren aurrean prebentzio eta segurtasun neurri oro bermatuz.

Lehena, abuztuaren 6an izango da ‘Markeliñe: Chef Nature’. Arratsaldeko 19:00etan izango da Kalegoen Plazan, euria eginez gero Maalan. «Chef Nature» aire librean dagoen jatetxea da, eta baratza propioa du. Mahaikideek alde batera utziko dituzte beren gailu mugikorrak, eramangarriak eta tabletak Naturarekin berriz konektatzeko.

Abuztuaren 23an, berriz, Olasoko San Bartolome Antzinako Parrokiako ataria ikusteko bisita gidatua antolatu da.  10:00etatik 12:00etara, Olason, Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek gidaturik. 675. urteurrenaren barruan kokatutako ekimena da.

Hilaren 24an DIANA Udal Txistulari Taldearekin. 9:00etan.

Hilaren 27an, Hortzmuga taldeak ‘Bidearen amaieran’ ikuskizuna taulatuko du Kalegoen Plazan, 19:00etan (euria eginez gero Maalan). Kaleko komedia emozionala da “Bidearen amaieran”; ikusle guztientzat, umorez, endreduz eta sentimenduz betea.

Abuztuaren 28an, ohiko hil bukaerako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria ospatuko da 9:00etatik 14:00etara, Kalebarren plazan. Baserriko produktuen salmenta, eta eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa eta salmenta.

Eta abuztua amaitzeko, hilaren 29an, Haritz Dantza Taldeak antolatuta, Dantza Solteko Txapelketa eskainiko da 19:00etan, Kalegoen plazan (euria bada, Maalan).

Udalaren nahia da oporraldian herritarrei kultura edota aisialdi aukera anitza eskaintzea, eta, bereziki, eguraldi onaz baliatuta, kultura edota bestelako ekitaldiak herriko txoko eta bazter guztietara zabaltzea, herritarrek aire librean, kultur edo aisialdi ekintza desberdinez goza dezaten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.